XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Industriatzearen higidura, prozesoa, gerta dadin baldintza batzuek bete behar dira.

- Gaia behar da, hots, zerekin lan egina.

Izan ere industriak ez du gairik sortzen, alda arazi bakarrik baizik.

Lehengo gaiekin berriak sor ditzake.

- Gauzak zerekin aldatu ere behar da, tramankuluak, tresna egokiak, t.a.

Gainontzean industriak ez du indarrik eta zabalkunderik lortuko.

Eta jakina, tramankuluak ezezik esku artean ondo erabiltzeko teknika behar da.

Gertu gabeko jendearekin, borondate ona izanagatik, ez dugu ezer lortuko.

- Gauzak egitea, industriaren bidez produzitzea ez da nahikoa.

Nun saldua behar da, hots, komertzio arazoa ondo antolatzea, merkatuak izatea, nork erosia aurkitzea.

- Eta azkenik, industria lehen pausoak emateko, eta gerora zabaltzeko ere, inbersio handiak egin behar dira.

Ferrolak ez zuten diru asko erein beharrik.

Industriarekin, ordea, besterik gertatzen da.

Kapitala arnasa bezain beharrezkoa zaio.

Euskalerria horretarako gertua ote zegoen?.

Industriatzearen pausoa eman ote zezakean?.

Galdera haueri erantzun dezaiegun.

Gure artean ba zegoen gaia, meatza, minerala, egurra, t.a.

Bizkaian burdin meatz asko zegoen hango mendipeetan.

Minerala urtu, garbitu eta burdin bihurtzeko egur ikatzarik ez zen falta.

Gaiaren aldetik, bide zabala zuten aurrez aurre, zer nahi tokitan industria sortarazteko.

Teknika, berriz, ezin hobea.